“Eskola eraso” egoeretan, ikaslearengan, batez ere botere fisiko, psikologiko eta sozialeko desoreka bat sortzen da. Hori guztia asmo eta modu oldarkorrean adierazten da, eta denboran behin eta berriro errepikatzen da eta, horrenbestez, biktimarengan etorkizuneko erasoak jasatearen pentsamendua sortarazten du. Askotan, egoera hauek inor konturatu gabe ematen dira eskoletan eta oso kaltegarriak izan daitezke jasaten ari direnarentzat, oro har, isilunean eta bakardadean eramaten baitituzte.
Honek ondorio nagusiak ekartzen ditu:
Biktimarentzat: eskola porrota, trauma psikologikoa, arrisku fisikoa, atsekabea, antsietatea, nortasun arazoak...
Erasotzailearentzat: etorkizuneko delituzko jarrera baten hastapenak izan litezke, erasoan oinarrituta boterea lortzen ikas dezake, gizartean jarduera oldarkorrak onartzen eta saritzen dituztela sinets dezake.
Ikusten duten ikaskideentzat: bidegabekeriaren aurrean jarrera pasiboa eta atsegina sor dezake.

No hay comentarios:
Publicar un comentario