Kasu batzutan modu arruntean joka dezakegu, baina zenbait premiazko egoeretan, beste modu batetara jardun beharko dugu. Lehenengo kasuan hezitzaile batek haur bat tratu txarrak jasaten ari dela dakienean edo horren susmoa duenean, urrats hauek eman beharko ditu:
1- Tratu txarreko kasua igarri edo susmatzen duen pertsonak ikastetxeko aholkula edo orientatzaileari jakinaraziko dio susmoaren eta ziurtasunaren arrazoiak azalduz.
2- Aholkulari-orientatzaileak, kasuak igartzeko adierazleei buruz duen ezagutzan oinarrituta, susmoaren lehen balorazioa egingo du, eta susmoak jarraituz gero, ikastetxeko zuzendaritzari idatziz jakinaraziko dio.
3- Ikastetxeko zuzendaritzak udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei ikerketa bat egiteko eskatuko die, ikastetxeko langileek egindako idatzizko jakinarazpena bidaliz.
4- Garrantzitsua da kasuaren inguruan erreserba gordetzea eta igarpenean aipatu diren pertsonei bakarrik ematea horren berri.
Premiazko egoeren aurrean, berriz, haurraren osotasun fisiko edo psikikoa arrisku handian egonez gero, ahalik eta azkarren eta erarik eraginkorrenean jarduko modua erabili beharko da:
1- Egoera igartzen duenak aholkulari-orientatzaileari jakinarazi beharko dio, premiazko egoera dela adieraziz.
2- Aholkulari-orientatzaileak horren berri emango dio zuzendaritzari, premiazkoa dela jakinaraziz honi ere.
3- Zuzendaritzak kasuaren eta duen premiaren berri emango dio Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizartekintzari, hau da, adingabekoen babesaren ardura duen erakundeari. Jakinarazpena idatziz eta telefono bidez egingo da tramiteak arintzeko.
4- Berehala jardutea eta haurra etxera ez itzultzea eskatzen duten kasuetan zuzendaritzak eta kasuaren larritasuna ezagutzen dutenek beste baliabide batzuk erabili ahal izango dituzte, hala nola: salaketa aurkeztu Gau eta Eguneko Epaitegian, Ertzantzari edo Udaltzaingoari telefonoz deitu eta salaketa aurkeztu eta haurrak kalte fisikoak dituenean ospitaleratu.Nolanahi ere Gizartekintzari jakinarazi behar zaio.
Hauek dira jarraitu daitezken. Dena dela, legediak ere baditu gai honen inguruan hezkuntza alorreko hainbat erreferentzia. 1/96 legearen arabera, adibidez, Erakunde Publiko eta Pribatuak behartuta daude eskumena duen herri erakundeari babesik gabeko egoeren berri ematera. 1543/88 Erret Dekretuko 9.1. artikulua, bestalde, ikasleak eskolan tratu txarrik ez jasotzeko duen eskubideari buruzkoa da, eta 9.3. artikulua ikastetxeek eta bertako langileek tratu txarreko kasuetan erreserba gordetzeko duten betebeharrari buruzkoa.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario